David
Livingstone esploratzailea Eskozian jaio zen 1813ko martxoan. Familia
oso fededuna zen eta horren adibide da 9 urte zituela bere gurasoek
Testamentu Berri bat oparitu ziotela Bibliako kapitulu luzeena buruz
ikasi zuelako. Hamar urterekin ehun-fabrika batean hasi zen lanean,
etxeko zazpiek zer jan izan zezaten. Lantegian egunero hamalau ordu
pasatzen bazituen ere, gauak ikasten igarotzen zituen eta 19
urterekin Glasgowko Medikuntza eta Kirurgia Fakultatean lizentziatu
zen.
Afrikarako
bidean
Hamasei
urte zituela, Kristoren maitasuna eta grazia oraindik ezagutzen ez
zituzten herrietara kristautasuna azaltzera joateko grina sortu
zitzaion. Afrikara joan-etorrian zebilen Robert Moffat misiolariaren
bideari jarraitzea erabaki zuen. Beraz, 27 urterekin Afrikara joan
zen bertako biztanleei ebanjelioa ezagutaraztera.
Glasgow-tik
Afrikako Curumá herrira iristeko hiru hilabete behar izan zituen.
Han, Robert Moffatek bere etxean hartu zuen. Bere nahia misiolaririk
inoiz egon ez zen lurraldeetara joatea zen eta horixe bera egin zuen:
Mabotsa haraneko Bacatla lurraldera hurbildu zen. Hilabeteetan,
herrixka eta paisaia ezberdinak ezagutu zituen.
Misiolari-lanak egiteaz gain, izan zuen beste lan batzuetan aritzeko astirik. Izan ere, Bacatlanen sortu berri zuen eskolan irakasle gisa hasi zen. Maisu-lanek, ordea, ez zioten bidaitzen segitzeko eta gune berriak ezagutzeko nahia kendu. Une oro mapak marrazten saiatzen zen, herrixka, erreka eta mendikatez osatutako mapak.
Misiolari-lanak egiteaz gain, izan zuen beste lan batzuetan aritzeko astirik. Izan ere, Bacatlanen sortu berri zuen eskolan irakasle gisa hasi zen. Maisu-lanek, ordea, ez zioten bidaitzen segitzeko eta gune berriak ezagutzeko nahia kendu. Une oro mapak marrazten saiatzen zen, herrixka, erreka eta mendikatez osatutako mapak.
Ingeles
misiolariaren aurkikuntzak
Irakasle-lanak
utzi eta kontinente hura alde batetik bestera zeharkatzea lortu zuen
(Zambeze ibai-ahotik San Pablo de Luandaraino). Bera izan zen bidaia
hura egin zuen lehen gizon zuria. Bidaia luze haren ondoren,
Eskoziara itzuli zen aurretik joanak ziren andrearekin eta
seme-alabekin biltzeko.
Azken
bidaia...
1858an,
48 urte zituela, bere emaztearekin eta seme gazteenarekin berriz ere
Afrikara itzultzea erabaki zuen. Britainia Handiko Royal
Geographical Society elkarteak
Zambeze, Tete eta Shire errekak eta Nyasa lakua hobeto esploratzeko
eskatu zion. Bidaia hartan emaztea gaixotu eta hil egin zen.
Esploratzailearen
osasun-egoera ikusirik, Stanleyk hamaika aldiz esan zion
Ingalaterrara itzultzeko berarekin, baina alferrik! Luapula ibaia
Nilo edo Congo ibaien jatorria zen baieztatzera abiatu zen bere
betiko taldekideekin.
Hezurretako
minak oinez ibiltzea eragotzi zion eta bere taldekide indigenek
bizkarrean eraman behar izan zuten. Handik egun gutxira, 1873ko
maiatzean hil zen Livingstone jauna.
Gorputza Zanzibarretik Westminsterreko abadiara eraman eta bertan
hilobiratu zuten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario