Hammurabiren
kodea, Ausa hirian aurkitu eta gaur egun Louvreko museoan dagoen
dioritazko zutarri batean idatzirik gorde den Hammurabi, Babiloniako
erregearen lege bilduma da, K.a. 1692 urtean sortutakoa. Zilindroaren
erliebean Samas, justiziaren jainkoa, ageri da Hammurabiri legeak
ematen, erregearen legea jainkoaren hitza dela adierazi nahi du.
Zutarriaren bi aldeetan, ikur kuneiformez, akadieraz idatzitako 282
lege daude.
“Gizon
batek beste bat akusatu badu eta hilketa bat leporatu badio eta hau
ez baldin bada frogatzen, heriotza-zigorra ezarriko zaio
akusatzaileari.”
“Gizon
bat bidelapurra izan bada eta harrapatzen badute, heriotza-zigorra
ezarriko zaio.”
“Semeak
aita jotzen badu, eskua moztuko zaio.”
“Gizon
batek gizon libre baten begia lehertzen badu, begi bat lehertuko
zaio.”
“Gizon
libre baten hezur bat hausten badu, hezur bat hautsiko zaio.”
“Gizon
libre baten esklabo baten begia lehertzen edo hezur bat hausten badu,
esklaboaren prezioaren erdia ordainduko du.”
“Dike bat konpondu behar zuen norbaitek arduragabekeriaz jokatzen badu, dikea konpontzen ez badu eta zulo bat irekitzen bada eta lurrak urak hartzen baditu, dikea zulatu den lurreko jabeak suntsitu duen garia ordainduko du”.
“Pertsona batek txalupa-zain bati txalupa alokatzen badio, txalupa-zaina kontuz ibiltzen ez bada eta txalupa hondoratzen badu edota hondatzen badu, txalupa-zainak beste txalupa bat emango dio jabeari ordainetan”.
“Eraikitzaile batek norbaiti etxea egiten badio baina etxea sendo ez dagoelako erortzen bada eta jabea hiltzen badu, eraikitzaile horri heriotza-zigorra ezarriko zaio. Jabearen semea edo alaba hiltzen bada, eraikitzailearen semea edo alaba hilko da”.
“Kirurgialari batek pazientea hiltzen badu ebakuntza batean, eskua moztuko zaio”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario