
Horrez gainera, zibilen artean ere modu beldurgarrian zabaldu zen hilkortasuna, elikadura gabeziaren, osasun baldintza txarren eta gripe izurri latz baten ondorioz. Jaiotza tasa kolpetik jaitsi zen, eta haurren hilkortasunak nabarmen egin zuen gora. Horrek guztiak adin handiko biztanleen ugaltzea ekarri zuen, eta emakumeen proportzioak ere gora egin zuen (emakume asko lanik gabe geratu zen, gerrako ekonomiarekin sartu baitziren lan merkatuan).
Soro, azienda, eraikin, burdinbide, zubi, errepide, itsasontzi, fabrika, meategi edota makineriaren suntsiketa izugarria izan zen, batez ere erasoaldiak izan ziren lekuetan (Belgika-Frantziako iparraldea eta Austria- Italia muga). Frantzian bakarrik 300.000 eraikin suntsitu ziren, eta beste 500.000 mila erdizka hondatu ziren; baliogabeturik geratu ziren burdinbideko 5.000 kilometro; soroetan eta meategietan izan ziren galeren ondorioz, nekazaritzaren ekoizpen guztizkoaren %20 galdu zen, ikatzaren %70 eta altzairuaren %65. Harritzekoa bada ere, Alemanian ez zen hainbesteko suntsiketarik izan. Izan ere, armistizioa izenpetu zenean, fronteek oraindik gurutzatu gabeak zeuzkaten Alemaniaren mugak.
Europaren
antolamendua

Konferentzia hori 1919ko urtarrilak 18an egin zen, eta haren ondoren, ekainak 28an, Versaillesko Ituna izenpetu zen. Parisko Konferentzian Estatu Batuen, Britainia Handiaren, Frantziaren, Italiaren eta beste 23 herrialdeen ordezkariek parte hartu zuten (Alemania, elkarrizketatik kanpora utzi zuten). Potentzia aliatu gehienak gerrako indemnizazioak lortzera joan ziren batez ere Parisera. Frantziak batez ere, Alemania neutralizatzeko. Boltxebikeen iraultzak (1917) berekin zekartzan segurtasun arazoak eta iraultza kutsatzearen beldurrak ere baldintzatu zuen Konferentziaren nondik norakoa.
Azken horren ondorio gisa, Polonia, Txekoslovakia eta Jugoslaviaren eraketa bultzatu zen, iraultzaren hedatzea eragotziko zuten estatu «tapoi» modura.
Poloniako estatua Posen eta Mendebaleko Prusiako alemaniar probintzietako eremu handietan eta ekialdeko Bielorrusian kokatu zen; eremu txiki batzuk. Txekiarrek zuzenean eskatu zieten potentzia handiei Txekoslovakia finka zezatela. Aldi berean, hegoaldean Jugoslavia sortu zen.
Alsazia eta Lorrena Frantziari itzuli zitzaizkion, eta Sarreko eskualdea hamabost urtez geratu zen Nazioen Elkarteko batzorde baten administrazioaren pean.
Itsaso Baltikoan berriz hiru estatu berri antolatu ziren: Estonia, Letonia eta Lituania. Errumaniak Transilvania irabazi zuen. Italiak Trentinoa eskuratu zuen.
Otomandar
Inperioa desegin zen (Turkia baino ez zuen eutsi), Irak eta Palestina
britaniar kontrolpean geratu ziren, Siria eta Libano frantsesen
menpean.
Alemaniak, bere aldetik, kolonia guztiak galdu zituen, eta frantsesen eta ingelesen esku geratu ziren. Nahitaezko soldadutza ezabatu behar izan zuen, armada 100.000 gizonera murriztu, Rhin ibaiaren ezkerraldeko lur guztiak desmilitarizatu, gerrako materiala ekoizteari ia erabat utzi, itsas armada ur azaleko 36 itsasontzitara mugatu, eta abiazio militarra debekatu zitzaion. Horrez gainera, oso indemnizazio handia eman behar izan zuen gerrako ordaintzat (eta, horregatik, dirutan oraindu beharreko indemnizazioez gainera, itsasontziak, tren osagaiak, eta baliabide natural baliotsuak eman behar izan zituen).
No hay comentarios:
Publicar un comentario