1914
eta 1918. urteen artean Europak gatazka beliko bat ezagutuko zuen,
bere dimentsio eta bortizkeriarengatik, aurreko borroketan antzekorik
izan ez zuena. Bere garaian Gerra Handia edo Europar Gerra bezala
ezagutu zena, txikia geldituko zen 1939tik aurrera mundua txikituko
zuen suntsimenduaren aurrean.
Gerraren
leherketa

Gerraren
garapena
-
Mugimendu-gerra da gatazkaren lehen faseari eman zitzaion izena. Alemaniar helburua Frantzia eta Errusiaren konkista azkarra zen ofentsiba handien bitartez. Marneko frantziar erresistentziak (1914ko iraila) garaipen azkar baten egitasmo alemaniarrak oztopatu zituen. Alemaniar barneratzea handiagoa izan zen fronte errusiarrean, azken emaitzak berdinak izan ziren arren.
-
Trintxera-gerra: 1914aren amaieratik 1917rarte fronteak egonkor egon ziren, bi alderdiak eraso handiak gauzatzen saiatu ziren arren. Verdun eta Sommeko batailak bereziki odoltsuak izan ziren, 1916an, milaka hildakorekin. Dena dela, gudaroste batek ere ez zuen abantaila garbirik lortu.
Arma
berrien erabilpenak, bala leherkariak, gasak, hegazkintza eta
blindatuak kasu, ez zuen garaipen militar garrantzitsurik suposatu.
1917ko
krisia
1917an
gerraren norabidea aldatu zuten bi gertaera garrantzitsu egon ziren:
-
Estatu Batuen sarrera gatazkan Ententearen alde: aliatuen aldeko ekonomi, material eta gizon desorekak alemaniar gudarosteek harturiko lurraldeak uzten has zitezen egin zuen. Aliatuek Marneko bigarren batailan, Aisnen eta Amiensen irabazi zuten.
-
Iraultza boltxebikea Errusian: Errusiak barne krisi larria zuen arren, armistizio errusiar-alemaniarra ez da gauzatzen 1918rarte. Alemaniar kontraerasoak Brest-Litovskeko bakea eragiten du, honen bidez, Errusia gerratik irten eta Finlandia, Polonia, Estonia, Letonia eta Lituania galtzen ditu beste lurralde batzuen artean.
Bake-itunak

1919ko
ekainean, borrokak amaitu eta urte erdi geroago, Versailleseko
bake-itunak sinatzen
dira, hurrengo eraginak dituelarik:
-
Irabazleentzat:
Ingalaterra eta Frantzia indartuak ateratzen dira beraien inperio kolonialisten paperean. Nazioarteko inguruan bi erraldoi berri agertzen dira: Estatu Batuak eta Sobietar Batasuna.
-
Galtzaileentzat:
-
Alemania: gerra kalte-ordain izugarriak ordaindu behar ditu; lurralde nazionala galtzen du Frantzia eta Poloniaren mesedetan; Ingalaterra eta Frantziaren eskutara pasatzen diren koloniak ematen ditu; Sarreren desmilitartzea eta armadaren txikiaraztea gauzatzen da.
-
Austria-Hungaria: Inperioaren banatzea suposatzen du. Austria, Hungaria eta Txekoslovakia Estatu berri bezala azaltzen dira; Eslovenia, Kroazia eta Bosnia Serbia eta Montenegrorekin bat egiten dute Jugoslavia osatzeko; Errumaniak, Poloniak eta Italiak lurralde kontzesioak eskuratzen dituzte.
-
Otomandar Inperioa: Inperioaren desagerpena. Turkia nazio independente bilakatzen da. Gainerako bere jabetzak ingeles eta frantziar eskutara pasatzen dira.
-
Data
garrantzitsuak
-
1914 Francisco Fernando artxidukearen erailketa Sarajevon. Austria-Hungariak eta Serbiak gerra deklaratzen diote batak besteari. Alemaniak Frantzia eta Belgika inbaditzen ditu. Marneko lehen bataila.
-
1915 Italia gerran sartzen da Ententearekin batera.
-
1916 Verdun eta Sommeko batailak.
-
1917 Estatu Batuek gerra deklaratzen diote erdialdeko Inperioei. Iraultza Boltxebikea.
-
1918 Brest-Litovsk itunaren bitartez Errusiak Alemaniarekin bakea sinatzen du. Austria-Hungariak eta Alemaniak Ententearekin armistizioa sinatzen dute.
-
1919 Versailleseko bake-itunen sinatzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario