martes, 10 de abril de 2018

AMERIKAREN AURKIKUNTZA ETA TORDESILLASKO ITUNA

Amerikaren aurkikuntza

Amerikaren aurkikuntza deritzo 1492.ko Urriaren 12.an espainiar talde batek,
Kristobal Kolon buru zutela, Indiara iritsi zirela pentsatuz, Karibeko itsasoko “Guanahani” uhartera iristeari, Espainiako Errege Katolikoen agindupean. Horren ondoren, Kuba eta La Española aurkitu zituen. Indietatik “espezieak” Europara ekartzeko egin zuen bidaia, baina bazekien Lurra borobila zela eta Afrika inguratu gabe (Atlantikoan zehar) Indietara heldu nahi zuen, baina “Amerika” aurkitu zuen.
Bi giza mundo oso desberdinen topaketa ekarri baitzuen, ordura arte bakoitzak bere bidea jarraitu zuen, bestea existitzen zela ere jakin gabe. Aurkikuntzak oso eragin handia izan zuen Europan eta garai modernoaren abiapuntua izan zen.


Mundua bitan banatuta (“Tordesillas Tratatua”)

Garai hartako itsas-potentzia nagusiak
Portugal eta Espania ziren. Biak norgehiagokan zebiltzan Amerikan aurkitu berri zituzten lurren jabe izateko.
Hori konpontzeko, Aita Santuak (Alejandro VI) Espainia eta Portugalen artean Ameriketako lurrak banatu zituen.
“Tordesillas Tratatuan” (1494.an) Espainia eta Portugalen artean. Akordio honen bidez, munduan bi zatitan banatzen zuen muga, “Cabo Verde” uharteetatik 370 legoa zabaltzen zen, meridianotik mendebalderarantz zeuden lurrak Espainiarentzat eta ekialderantz zeuden lurrak Portugalentzat izango ziren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario