Johannes
Gutenberg alemaniarra jotzen da inprenta modernoaren asmatzailetzat.
Inprenta modernoa asmatu aurretik oso zaila zen liburuen zabalkundea.

XV.
mendean, Gutenberg Alemanian jaio zenean, liburuak-eta inprimatzeko
bi teknika ziren nagusi Europan: grabatua eta xilografia. Biak,
xilografia apur bat gutxiago, motelak ziren. Ez dakigu teknika
horietaz zerbait ikasi
zuen txikitan edo gaztetan. Zer ikasi zuen ere ez dakigu, egia esan.
Aita merkatari aberatsa zuen, eta monasterio batean hasi zen ikasten
semea.
Europako
ekonomia, XIV. mendeko krisia eta gero, indarberritzen ari zen, bai
eta unibertsitateak berpizten
ere.
Liburu-eskaera, batez ere ama-hizkuntzan idatzitakoena, handitzen ari
zen, baina liburuak inprimatzeko era geldoa eta garestia zen.
Teknikak
hobera egin behar zuen.
Merkeagoa eta bizkorragoa behar zuen izan.
1446an
Estrasburgotik bere
jaioterrira itzuli zen
Gutenberg, Mainz-era, eta enpresa bat zabaltzeko bazkide diruduna
aurkitu zuen. Liburuak egin nahi zituen. Ordura arte, adibidez,
egur-plantxa batzuk erabiltzen zituzten horretarako, eta Gutenberg
metalezkoak erabiltzen hasi zen, sendoagoak. Lekuz
alda zitezkeen hizki mugikorrak
baziren lehendik,
baina egurrezkoak hauek ere. Berunezkoak sortu zituen berak.
Ardogileek erabiltzen zuten dolare bat ere eraldatu
zuen
orrialdeak hobeto
inprimatzeko. Tinta ere hobetu zuen. Gutenbergen lehen inprimakiak
administrazio-testuak izan ziren, aita santuaren aginduak, eta
latinezko gramatika bat.
GUTENBERGEN
LATINEZKO BIBLIA

Hurrengo
50 urtean historia osoan ordura arte baino liburu gehiago inprimatu
ziren. Luterok, adibidez, Bibliaren itzulpenaren 500.000 ale
eginarazi zituen, eta herri xehearen alfabetatzeak ere
aurrerapauso
handia eman zuen.
Gutenbergek
inprimatzaile izaten segitu zuen Biblia egin eta gero. Europan saiatu
zen liburuei lotutako hainbat egitasmo burutzen, baina
ez
zuen bizitzeko adina ateratzen.
Behartsu,
hil baino hiru urte lehenago pentsioa kobratzen hasi zen, diru-apur
bat. 1468an hil zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario