jueves, 19 de abril de 2018

1905EKO IRAULTZA - POTEMKIN AKORAZATUA


POTEMKIN AKORAZATUA
Sergei Eisenstein (1925)
Potemkin korazatua (errusieraz, Броненосец Потëмкин, Bronenosets Potyomkin), Sergei Eisenstein zinemalari errusiarrak zuzendutako filma da, 1925ean Moscofilmek ekoiztua. 1905ean Potemkin ontziko eskifaiak euren nagusiei aurre egin zienekoa du gaitzat. Zinemaren historiako film onenetakotzat jotzen da.

Eisensteinek aukera izan zuen 1905eko iraultza ospatzeko asmoz egin zuen filma zuzentzeko. Iraultza horrek bi gertakizun nagusi ditu garaikide: batetik, Errusiak Japoniaren aurka galdutako gerra eta, bestetik, tsarraren indarrek San Petersburgoko langileen aurka eragindako triskantza. Jazarpen horrek greba orokorra abiarazi zuen Errusiako hainbat lekutan.

Filmeko laugarren atalean, Odesako eskaileretan jazotakoa da oinarri, gerora filmaren beraren sinbolo bilakatu dena. Eszena horretan, tsarraren kosakoak eskaileretan behera doaz, hiltzeko makinak bailiran. Sekuentziaren bukaeran, soldaduek ama eta umeari egiten diete tiro. Ama lurrera hilik erortzean, nahigabean haur-kotxea bultzatu du: umea barnean dela, badoa ibilgailua amilka, jende jazarri beldurtuaren ondoan. 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario