XIX.
mendearen amaieran, garapen kapitalistak eta potentzia handiek
produktuak, ondasunak eta gizakiak esportatzeko zuten beharrak
inperialismoari hasiera eman zion.
Hedaketa
kolonialaren arrazoiak
XIX.
mendearen azken herenean Europako potentzien lasterketa bizitu egin
zen, arlo mundialean nagusigo posiziora helaraziko zien inperio
handien osaketan. Arrazoi ezberdinek bultzatu zuten fenomeno hau:
-
Kapitalismo handiaren garapenak lehengai iturriak eta merkatu berriak behar zituen produktu industrialak kokatu ahal izateko.
-
Presio demografikoa: Europa 300 miloi biztanletik 450era pasatu zen 1870 eta 1914 artean. Koloniak biztanleriaren gehiengoarentzat ihes balbula bihurtu ziren, batez ere beheko klaseentzat.
-
Potentzien Interes politikoak ibilbide eta lurralde estrategikoen kontrola lortzeko. Nazionalismoa ere faktore politiko garrantzitsua izan zen.
-
Faktore kultural eta ideologikoak: barneratze koloniala misio zibilizatzaile edo ebanjelizatzaile bezala arrazoitu zen askotan.
Afrikako
banaketa
XIX.
mendea arte ia esploratu gabea zegoen Afrika izan zen lehia
inperialista gogorrenaren kokagunea. Europako jokabidea ordenatzeko,
Biskmarck
kantziler alemanak Berlingo
Konferentzia deitu
zuen 1884ean. Bertan kolonizatzearen "jokoaren arauak"
ezarri ziren:
-
Kostaldeko gune bat hartua zuen potentziak, honi zegokion hinterland edo barne gunean sartzearen eskubidea zuen.
-
Afrikar ibai handietan nabigazioaren nazioartekotasuna.
-
Lurralde baten jabetza izateko honen okupazio eraginkorra behar zuen lehengo.
Potentzia
inperialisten anbizioa transkontinentalak ziren gune handiak
kontrolatzea izan zen. Ingalaterrak Iparralde-Hegoalde korridore bat
sortu zuen Kairotik Lurmutur Hirira, artean Frantzia Senegal
Djibutirekin batzen saiatu zen.
Gatazkak
ekidin ezinak izan ziren. Ingelesak eta frantziarrak Nilon aurkitu
ziren, eta portugesek Angola eta Mozambike elkartzearen asmoak bertan
behera utzi zituzten britainiarren oposaketaren aurrean.
Potentzia
inperialistak
-
Ingalaterrak historiak ezagutu zuen inperio handiena eraiki zuen. Bere jabetzen artean India, Afrikako zati handi bat, Australia eta Kanada nabarmentzen ziren.
-
Frantzia izan zen bigarren kolonial inperio handia (jabetzak baitzituen kontinente guztietan, Afrikan (Tunez, Senegal, Sudan, Ginea, Boli Kosta, Txad, Moroko), Asian (Indotxinar Batasuna), Amerikan (Guadalupe, Martinika, Guyana) eta Ozeanian jabetzak zituelarik.
-
Errusiak Ozeano Barearen kostaldean zehar zabaldu zituen bere jabetzak, Turkestan-en eta Pamirren.
-
Alemaniak Togo, Kamerun eta Tanganyika lurraldeak lortu zituen Afrikan, eta Ozeanian Ginea Berriaren zati handi bat, Bismarck irlak, Karolinak eta Marianak.
-
Italiak Eritrea hartu zuen, Indiako Ozeanoa somaliar kostaldea eta Libia (Tripoli eta Zirenaika).
-
Belgikak Kongo eskuratu zuen, Leopoldo II.aren subiranotasun pertsonalaren azpian 1908. urtea arte.
-
Japonia, 1868tik berritze prozesuan zegoena, Meiji aroa hasi zenean, Txinari Formosako irla kendu zion (1895) eta, errusiar-japoniar gerran garaitu ondoren (1905), Korearen gaineko protektoratua, Port Arthurren gaineko domeinua, Sajalin irlaren Hegoaldea eta Mantxuriaren gaineko nagusigoa lortu zituen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario