Aztekak
edo Mexikak XIV. mendetik aurrera
Erdialdeko Amerikan garatu zen herri bat izan ziren.
Badirudi
1300 urtearen inguruan, Aztekak gaur egungo Mexikoren iparraldetik
ertameriketara heldu zen talde bat zirela. Herri behartsu eta
atzeratua zen, eta hau dela eta inguruan jada ezarrita zeuden tolteka
jatorrizko biztanleek ez zituzten begi onez ikusten. Mesprezu hau
eragozteko, aztekak bertako kultura eta ohiturak hartzen hasi ziren.
1325ean
bere hiria, Tenochtitlan (gaur egungo Mexiko Hiria) sortu zuten.
Texkoko aintzirako uharte txiki batean ezarri zen hasiera batean,
baina Mexikar herriaren garapenarekin, garaiko hiririk
handienetarikoa izatera heldu zen, 200.000 eta 250.000 arteko
biztanlegoarekin. Aztekak inguruko herri aurreratuenen kultura
bereganatuta zuten eta indar militar garrantzitsua bihurtu ziren. 70
urtetan zehar luzatu ziren guden ondoren, ertameriketako inperiorik
handiena izatera heldu ziren.
Inperioaren
gorakada Tlakaelelen enperadoreari esker izan zen gehienbat. Azteken
historia eta erlijioa berridatzi zituen, giza sakrifizioen eta bake
garaian ere indar militar handiaren beharra ezarri zituen. Herri
borrokazale bilakatu zen Azteka, inguruko herriak menderatu zituzten
indarrez eta bere konkistak gaur egungo Guatemalaraino heldu ziren,
herri gutxik jasan ahal izan zuten inperioaren indarra. Gudari
sutsuak zirenez herrialde ugari konkistatu zituzten. Baina, herrialde
horiek armengatik bereganatu eta mantendu zituztenez, matxina ugari
izan zituzten.
Aztekar
inperioa ez zen estatu bateratu bat; konkistatutako herriak
enperadoreari zergak ordaintzeko beharra zuten soilik, eta horregatik
segituan desegin zen espainiarrek inperioa erasotu zutenean. Boterea
hautazko monarkia gisa antolatu zen. Kontseilu batek enperadorea
aukeratzen zuen, eta gero honi botere absolutua ematen zitzaion.
Aztekar
gizartea eta ekonomia.
Esklaboen
klasea garrantzitsua zen gizartean, nekazaritzan eta haien jabeen
zerbitzura lan egiten zuten. Esklaboak bere borondatez saltzen zuen
bere burua, eta bere eskubideak zituen: bere seme-alabak ez ziren
jaiotzez esklabotzat jotzen, ezin zituen tratu txarrak jasan ezta
beste jabe bati saldua izan ere, berak ere esklaboak eduki zitzakeen
eta bere askatasuna lor zezakeen jabearekin ezkonduz gero edota bere
salmentaren prezioa ordainduz gero.

Aztekek
zerua ikertzen zuten eta eguzkia eta ilargiaren mugimenduan
oinarrituta zeuden egutegiak osatu zituzten. Egutegiak garrantzi
handia zuen beraien bizitzan, nekaritza jarduerak, jaiak eta erritoak
antolatzeko. Bi egutegi zituzten: 260 egunekoa bat eta 365koa bestea.
Erlijioa,
Jainkoak eta errituak.
Quetzalcoatl
(suge lumaduna), Tescatlipoca, Huitzilopochtli eta Tlaloc ziren
herritarrentzat jainkoa gogokoenak.
Erlijioak
menderatzen zuen dena. Politeistak ziren eta
beraien toki sakratuetan jainkoen harrizko irudiak zituzten.,
jainkoen artean garrantzitsuenak gerraren jainkoa eta ongiaren
jainkoa izan ziren, haien jainkoentzat mailakaturiko piramide formako
tenpluak eraiki zituzten eta giza-sakrifizioak egiten zituzten.
Erlijio
egitura konplexua zuten aztekek, hainbat jainko eta jainkosa zituzten
Huitzilopochtli izenekoa zuten goreneko mailan, eguzkiaren gerlaria.

HUITZILOPOCHLI,
gerraren jainkoa eta Eguzki jainkoa aldi berean. Oso jainko odoltsua
zen eta giza opari asko eskatzen zituen. Gainera, iluntze guztietan
hil egiten zen hurrengo egunsentian berriro ere birjaiotzeko.
TEZCATLIPOCA,
gerraren jainkoa, gaiztakeriaren eragilea eta gizontasunaren
zaindaria. Jainkoa ase ezina zen eta gaztetxoen odol gordina eskaini
ohi zioten herritarrek haserrea baretzeko.
QUETZALCOATL,
suge lumaduna, zintzotasunaren jainkoa, ongilea eta zibilizatzailea,
eta, gauza harrigarria, giza sakrifizioen aurka zegoena. Jakinduria
sinbolizatzen zuen eta haren izenean ospatutako jaiak oso atseginak
ziren. Tximeletak, sugeak, txoriak eta janariak ziren Quetzalcoatl-i
gustatzen zitzaizkion opariak.
TLATOC,
euriaren jainkoa, haurrak eskaintzen zitzaizkion, euria egitea behar
zenean. Nekazaritzatik bizi ziren aztekek, hortaz, garrantzi handia
ematen zioten Tlaloci.
Hil
ondoren beste bizitza bat zegoela sinesten zuten, eta bizitza hori
aurrekoan izandako bizimoduaren araberakoa eta heriotza motaren
araberakoa izango zela: adibidez, borrokan hildako soldaduak eta
erditzean hiltzen ziren emakumeak, Hiritzilopotxliren paradisura
joaten ziren, hau da paradisuetan ederrenera joaten ziren.
Pilota
jokoa

No hay comentarios:
Publicar un comentario