jueves, 26 de abril de 2018
miércoles, 25 de abril de 2018
TUTANKAMONEN HILOBIAREN SEKRETUAK
Tutankamón
(K.A.1372 - 1354) XVIII. dinastiako faraoia da. Ez dago argi nortzuk izan ziren
bere gurasoak horren inguruko hainbat hipotesi baitaude.
Hipotesi ezagunenaren baten arabera, garai hartan faraoia zen Akenaton handiak eta bere emazteak, Nefertitik, 6 alaba izan zituen. Akenatonek oinordeko bat behar zuenez, Nefertitik esklabu bat aukeratu zuen bere senarrari oinordekoa eman ziezaion. Esklabu horrek Kiya zuen izena eta Tutankamon erditzean hil zen.
Tutankamonek bederatzi bat urte zituela Akenaton faraioa hil egin zen eta Tutankamon Egiptoko faraoi berria bilakatu zen. Tutankamon haurra zen bitartean Egipto Ay-k, Nefertitiren aitak, eta Horemheb-ek, Egiptoko armadako generalak, zuzendu zuten.
Tutankamonek Egiptoko gobernuan aldaketa garrantzitsuak egin zituen: bere agintaritzako 3. edo 4. urtean Aintzinako erlijioa ezarri zuen, Amon jainkoa gurtzen zuen erlijioa, eta Egiptoko hiriburua berriz ere Tebas-ko herrian finkatu zuen.
Tutankamon 19 bat urterekin hil zen, beraz esan genezake Tutankamonen agintaritzak hamar bat urtez iraun zuela. Gaur egun ere, ez dago argi nola hil zen Tutankamon hainbat hipotesi baitaude.
Lehenengo hipotesi baten arabera, historialariek pentsatu zuten Tutankamon tuberkulosia edo antzeko gaixotasunen batengatik hil zela. Momia aztertzen hasi ahala pentsatu zuten agian kolesteroleko arazoak izan zirela bere heriotzaren arrazoia, baina momiari x-izpien azterketa egin ostean konturatu ziren burezurrean golpe bat eta koagulua zituela eta hanka bat hautsita zuela, horrekin ondorioztatu zuten seguraski bere gobernua lortzeko buruan jota hil zutela eta historialariak momia hilobitik ateratzerakoan hautsiko ziotela. Hala eta guztiz ere, beste ikerlari batzuk pentsatzen dute ehizan zebilela gurditik jausi, buruan golpea hartu eta hanka apurtu ondoren zaurien ondorioz hil zela.
Faraoi baten
ehorzketaren berri zabaltzen zenean lapurrak altxorra aurkitzeko prestatzen
ziren, eta kasu batzuetan, altxorra lapurtzeaz gain faraoiaren momia ere
suntsitu egiten zuten. Triskantza horiek ikusirik, apaizek suntsitu gabeko
momiak bildu eta ezkutuan gorde zituzten beste leku batzuetan.
Tutankamonen
hilobia izan zen, hain zuzen, lapurreta horiei ihes egitea lortu zuen errege
hilobi bakarra eta horregatik da ezaguna
Tutankamon handia, bere hilobian aurkitutako altxorra baita orain arteko
altxorrik handiena eta osoena. Baina egia esan Tutankamonen hilobia Erregeen Haraneko
hilobirik txikienetariko bat zen. Itxura denez lapurrek hilobiaren pista galdu
eta ez ziren hilobia aurkitzeko gai izan, Tutankamon Egiptoko historiako faraoi
ezagunenetako bat bilakatuz.
Badirudi, milaka urte beranduago ere, arkeologia-indusketa garaian, beste hilobi bat induskatzean indusketa horretako harriak Tutankamonen hilobiaren gainean erori zirela eta horregatik ezin izan zutela berandu arte aurkitu. Aurkikuntza hori Howard Carterrek egin zuen 1922. urtean.
GALDERAK:
1) Nortzuk izan ziren Tutankamonen gurasoak?
2) Zer egin zuen faraoia izan zen bitartean?
3) Nola hil zen Tutankamon? Zenbat urte zituen?
4) Noiz eta nork aurkitu zuen hilobia?
5) Nolakoa da Tutankamonen hilobia? Zer aurkitu zuten barruan?
Badirudi, milaka urte beranduago ere, arkeologia-indusketa garaian, beste hilobi bat induskatzean indusketa horretako harriak Tutankamonen hilobiaren gainean erori zirela eta horregatik ezin izan zutela berandu arte aurkitu. Aurkikuntza hori Howard Carterrek egin zuen 1922. urtean.
GALDERAK:
1) Nortzuk izan ziren Tutankamonen gurasoak?
2) Zer egin zuen faraoia izan zen bitartean?
3) Nola hil zen Tutankamon? Zenbat urte zituen?
4) Noiz eta nork aurkitu zuen hilobia?
5) Nolakoa da Tutankamonen hilobia? Zer aurkitu zuten barruan?
martes, 24 de abril de 2018
MEZENAS FAMILIA BAT: MEDICITARRAK
![]() |
Lorenzo Medici-ren erretratoa (Rafael Sanzio) |
Medicitarrak
eragin eta botere handiko Florentziako familia bat izan ziren.
Familia honetakoak, hiru Aita Santu, Florentziako agintari ugari eta
Frantzia eta Ingalaterrako errege etxeetako kideren batzuk izan
ziren. Italiar Errenazimendua abiarazten ere lagundu zuten. Familiaren
hasierako boterea, banketxeetatik sortu zen.
Medici
Banketxea, Europako oparo eta errespetatuenetako bat izan zen.
Oinarri honekin, botere politikoa hartu zuten, lehenik Florentzian,
eta, ondoren, Italian eta Europa osoan.
Joan
Medicik, familiako lehen bankaria izan zenak, florentziar gobernuaren
gaineko familiaren eragina hasi zuen, baina Medicitarrak
errepublikako gobernari bihurtu ziren 1434.ean.
Medicitarren
lorpenik handienak, artea eta arkitekturaren arloetan izan ziren,
eurek erabili zituzten talentuak, gaur egun, garai kultural hartako
erreferentzia nagusiak dira.
Joan
Bicci Medicik, familiako lehen mezenasa izan zena, Massacciori
lagundu zion. Kosme Medicik, artista nabarmenak babestu zituen,
Donatello eta Fra Angelico horien artean. Lorentzo Medici bere
gaiaiko artisten babesle handia izan zen. Medicitarren "lorpenik"
nagusiena historian zehar, Michealgelo izan zen, lan batzuk egin
zituena familiako kide ezberdinentzat. Arkitektura lanen kontratistak
eta mezenas artistikoak izateaz gain, Medicitarrak, bildumagile
porrokatuak ere izan ziren.
Arkitekturari
dagokionez, Florentziako zenbait eraikin aipagarriren arduradunak
dira,Uffizi Galeria, Pitti jauregia eta Medici-Ricardi jauregia kasu.
Errenazimenduko
jauregi bat: Florentziako Medici-Ricardi jauregia

Medicitarrek
jauregia arte berriaren erreferentzia izatea nahi zuten. Horretarako,
arkitektura eta beste arte-diziplina batzuk uztartu zituzten: maisu
errenazentista onenek egindako margolan eta eskultura ederrez
dekoratu zuten jauregia.
![]() |
Hormen
dekorazioa Gozzoli margolariak egin zituen. Eszena erlijioso bat
adierazten du, baina azaltzen diren pertsonaiak Medici familiako kide
nagusiak dira.
|
![]() |
David,
Donatelloren lana. Jauregiko patioan zegoen eskultura,
Quatrocentoko eskultura ospetsuenetako bat. |
JOHANNES GUTENBERG, INPRENTA MODERNOAREN ASMATZAILEA
Johannes
Gutenberg alemaniarra jotzen da inprenta modernoaren asmatzailetzat.
Inprenta modernoa asmatu aurretik oso zaila zen liburuen zabalkundea.

XV.
mendean, Gutenberg Alemanian jaio zenean, liburuak-eta inprimatzeko
bi teknika ziren nagusi Europan: grabatua eta xilografia. Biak,
xilografia apur bat gutxiago, motelak ziren. Ez dakigu teknika
horietaz zerbait ikasi
zuen txikitan edo gaztetan. Zer ikasi zuen ere ez dakigu, egia esan.
Aita merkatari aberatsa zuen, eta monasterio batean hasi zen ikasten
semea.
Europako
ekonomia, XIV. mendeko krisia eta gero, indarberritzen ari zen, bai
eta unibertsitateak berpizten
ere.
Liburu-eskaera, batez ere ama-hizkuntzan idatzitakoena, handitzen ari
zen, baina liburuak inprimatzeko era geldoa eta garestia zen.
Teknikak
hobera egin behar zuen.
Merkeagoa eta bizkorragoa behar zuen izan.
1446an
Estrasburgotik bere
jaioterrira itzuli zen
Gutenberg, Mainz-era, eta enpresa bat zabaltzeko bazkide diruduna
aurkitu zuen. Liburuak egin nahi zituen. Ordura arte, adibidez,
egur-plantxa batzuk erabiltzen zituzten horretarako, eta Gutenberg
metalezkoak erabiltzen hasi zen, sendoagoak. Lekuz
alda zitezkeen hizki mugikorrak
baziren lehendik,
baina egurrezkoak hauek ere. Berunezkoak sortu zituen berak.
Ardogileek erabiltzen zuten dolare bat ere eraldatu
zuen
orrialdeak hobeto
inprimatzeko. Tinta ere hobetu zuen. Gutenbergen lehen inprimakiak
administrazio-testuak izan ziren, aita santuaren aginduak, eta
latinezko gramatika bat.
GUTENBERGEN
LATINEZKO BIBLIA

Hurrengo
50 urtean historia osoan ordura arte baino liburu gehiago inprimatu
ziren. Luterok, adibidez, Bibliaren itzulpenaren 500.000 ale
eginarazi zituen, eta herri xehearen alfabetatzeak ere
aurrerapauso
handia eman zuen.
Gutenbergek
inprimatzaile izaten segitu zuen Biblia egin eta gero. Europan saiatu
zen liburuei lotutako hainbat egitasmo burutzen, baina
ez
zuen bizitzeko adina ateratzen.
Behartsu,
hil baino hiru urte lehenago pentsioa kobratzen hasi zen, diru-apur
bat. 1468an hil zen.
lunes, 23 de abril de 2018
LEONARDO DA VINCI, HUMANISTEN EREDU

Leonardo
garai guztietako margolari onenetarikotzat jotzen da. Eta gainera,
zientzialari bikaina ere izan zen. Giza anatomia ikertu zuen. Optikan
aditua izan zen eta giza begia xehe-xehe aztertu zuen. Hainbat
aurkikuntza egin zituen geologian, metereologian eta hidraulikan,
mareak eta ilargia aztertu zituen. Ingeniari aparta izan zen. Era
guztietako makinen diseinuak egin zituen; hala nola, tresta
militarrak, prototipo hegalariak, etab. Musikari
bikaina ere izan zen, eta inprobisatzeko gaitasun handia zuen.
Gaztetan,
Florentziara
Leonardo da Vinci 1452an jaio zen, Vinci herrian, Florenziatik gertu. Hiri horretan ikasi zuen, Italiako gune intelektuala eta Humanismoaren sorlekua, alegia.
Leonardo
aberats baten seme ez-legitimoa zela kontu jakina da, baina ez dakigu
asko bere haurtzaroaz. Nerabe zela, Florentziako Verrochio urregile,
eskultore eta margolariarekin hasi zen ikasten. Ordurako oso ondo
marrazten zuen Leonardok. Behin bien artean egin zuten koadro bat:
maisuak hasitakoa Leonardok bukatu zuen. Gauza asko ikasi zituen
maisuarekin: kimika, mekanika, matematika, larrua eta marmola
lantzen. Leonardok
adimen eta sormen handia zituela erakutsi zuen hainbat arlotan
Milandik
Veneziara
Florentziatik Milanera joan zen Da Vinci, eta bertan Sforza dukeari eskaini zizkion bere zerbitzuak. Beretzat egindako lanen artean, Milango Santa Maria delle Grazie monasterioan dagoen Azken Afaria fresko famatua margotu zuen. 3 urte eman zituen lan hau egiten eta ez omen zuen trukean dirurik jaso.
Garai
hartako gerra-giroan, Da Vincik armak diseinatzen zituen, besteak
beste, Sforza dukearen konfiantza irabazteko eta honek gorteko
ingeniari izendatu zuen. Denetik egiten zuen: festak antolatu,
antzerkirako dekoratuak egin, dekoratuak aldatzeko tramankuluak sortu, erretratuak egin, hiriak hobetzeko planoak diseinatu,
akademia bat sortu, Arno ibaia itsasoarekin lotzeko proposamena
aurkeztu… Baina 1499an, frantsesek Milan hartu zuten eta Leonardok
Veneziara egin zuen ihes.
Gioconda
Mona Lisa edo Gioconda izenez ezagutzen dugun margolana da Leonardo Da Vinciren artelanik ezagunena. Bertan agertzen den emakumearen inguruan hipotesi asko daude eta adostasun gutxi.
Zalantzarik
ez dago, ordea, artearen historia osoko margolanik ospetsuenetako bat
dela esateko. Margotu zenetik,
inspirazio-iturri izan da, eta margolanaren ospea areagotu egin zen lapurtu zutenean, 1911ko abuztuaren
21ean. Handik bi urtera berreskuratu zen eta Florentzia, Milan eta
Erroman erakusgai egon
ondoren, Parisko Louvreko museora itzuli zuten.
Bertara
ikustera doan jendearentzat harrigarri samarra gertatzen da Mona
Lisa, bere tamaina nahiko
txikia delako (77 x 53 cm).
Ondorengo
lanak eta azken urteak
1505ean, txorien hegaldiak ikertzen hasi zen, gizakia hegan ikusi nahi zuelako italiarrak.
Hilotzak disekzionatzen zituen, autopsiak egiteko edo gizaki-organoak marrazteko, baina Leon X.a Aita Santuak debekatu egin zion disekzioak egitea.
1505ean, txorien hegaldiak ikertzen hasi zen, gizakia hegan ikusi nahi zuelako italiarrak.
Hilotzak disekzionatzen zituen, autopsiak egiteko edo gizaki-organoak marrazteko, baina Leon X.a Aita Santuak debekatu egin zion disekzioak egitea.
Artista
handiak osasun-arazo larriak izan zituen bere azken urteetan, eta horien artetik latzena jasan
zuen paralisi-mota bat izan zen, pintatzeari uzteko arrazoi nagusi
bihurtu zena. 1519ko maiatzean hil zen Da Vinci, Amboiseko Clos Lucé
jauretxean, Frantzian, 67 urte zituela.
sábado, 21 de abril de 2018
ANTZINAKO EGIPTOKO ERLIJIOA
Antzinako
herri gehienek bezala, egiptoarrek, hasieran, gertakari eta fenomeno
naturalak jainkotzen zituzten. Gerora, jainko horiek gizaki edo
animalia formak eman zituzten, eta gehienean, erdi gizaki eta erdi
animalia irudikatzen ziren. Erlijio egiptoarra politeista zen, hau
da, jainko eta jainkosa asko zeudela sinesten zuten eta tenpluetan
gurtzen zituzten errito eta otoitz korapilatsuen bitartez. Hasieran,
hiri bakoitzak bere jainko nagusia zeukan baina, erreinua batzean,
tradizioak nahasi egin ziren.

Bigarren bizitzan, gorputza kontserbatzeaz gain, lurreko bizitzan izan zituen erosotasunez, objektu eta jabetzaz inguratzen ziren egiptoarrak. Egiptoar xumeenak, nekazariak esaterako, objektu gutxiagorekin lurperatzen ziren, lurreko bizitzan jabetza gutxiago baitzituzten, eta ehorzketak ere xumeagoak ziren. Bestalde, agintari aberatsen ehorzketak luxu handiagokoak izaten ziren, eta, barrualdean, hildakoaren bizimodua, aberastasunak, esklaboak eta abar irudikatzen ziren, eskultoreen eta margolarien lanen bidez.
Osirisen
epaiketa
Hildakoarentzat
gertaerarik garrantzitsuena da, egiptoar mitologiako sinesmen
multzoaren barnean.
Anubisek
hildakoaren izpiritua gidatzen zuen Osiris jainkoaren auzitegira.
Anubisek, magikoki ateratzen zuen Ib delakoa (bihotza,
kontzientzia eta moralitatearen ikur dena) eta balantza batetako
platertxoetako batean jartzen zuen. Iba, Maaten lumarekin
kontrapisatua zen (Egia eta Justizia Unibertsaleren ikurra), beste
platertxoan jartzen zena.
Bitartean,
jainkoek osatutako epaimahai batek, bere lehengo jarrerari buruzko
galderak egiten zizkion, eta, erantzunen arabera, bihotza pisuz igo
edo jaisten zen.
Hau
baiezkoa bazen, bere Ka (arima) momiarekin elkartzera joan
zitekeen, Aja eratu eta betirako bizi. Baina epaia ezezkoa bazen,
hilaren Iba Ammiti botatzen zitzaion hilen irenslea
(krokodilo burudun, lehoi beso, gorputz eta kimadun eta hipopotamo
hankadun izaki bat), hildakoarekin amaitzen zuena. Hau, bigarren
heriotza bezala izendatzen zen, eta, hildakoarentzat, bere
hilezkortasunaren amaiera zen.
ERRUSIAKO IRAULTZA (1917)
1917ko
urria Errusiako historia aldarazi zuen hilabetea izan zen eta XX.
mendean zehar modu erabakigarrian munduko bilakaeran eragin zuena.
«Mundua zirrarari zuten hamar egunek» erregetza absolutu batetatik
erregimen komunista bateranzko bilakaera ia bat-batekoa suposatu
zuten.
Iraultzaren
jatorriak
1917ko
azaroaren iraultzaren arrazoiak tsarreko Errusiako egitura sozial eta
ekonomikoan sakonki finkatzen dira:
-
Gizartearen banaketa sakona. Alde batetik, ia nazio-aberastasun guztia zeukaten gutxiengo aristokratak zeuden, eta bestetik goseak, miseriak, gerrak eta zergek estututako herria.
-
Sistema politikoaren ustelkeria, teorikoki sistema demokratikoa zen, baina egiaz nazioaren arazoak konpontzeko ezgauza zen eta tsarraren eta nobleziaren agintepean zegoen.
-
Errusiako gainbehera militarra: 1905ean Japoniaren kontrako porrotak (ondorio bezala iraultza saiakera izan zuena urte hartan), alemaniarren kontra jasandakoekin jarraitu zuen 1914. eta 1917. urteen artean.
-
Gizartearen haserrea, aurreko arazoek, eta batez ere, janarien eskasiak eta erdialdeko Inperioen kontrako gerran borrokatu zuten soldadu gazteen hilkortasunak eraginda.
Boltxebikeak
1905eko
kale egin zuen iraultzaren ondoren, tsarrak nazio-politika
liberalizatu behar izan zuen, parlamentu bat sortuz, Duma.
Langile-mugimendua soviets edo kontseiluen inguruan antolatu zen,
Alderdi Sozial Demokrata izan zelarik garrantzitsuena.
Alderdi
honen bi adarrek agintzen zuten eszena politikoan:
-
Boltxebikeak, gutxiengoa ziren eta marxismoak inspiraturiko ideologia iraultzailea zuten, Errusian sistema sozialista ezartzen saiatzen ziren. Beren buruzagi nagusiak Vladimir Lenin eta Liev Trotsky ziren.
Sobietak
Izatez,
sobietak Errusia osoko hirietan antolatu ziren langileen kontseilu
edo asanbladak ziren. Hasieran joera eta alderdi guztietako jendea
biltzen zuten, eta beren helburua nazioan gobernu sistema justu bat
ezartzearen alde borroka egitea zen. Urriko iraultzaren ondoren,
alderdi boltxebikeak sobietak hartu zituen, oposizio guztia
sistematikoki ezabatu zuelarik, langile-kontseiluei bere hasierako
izaera kenduz ere.
Urriko
iraultza
1917ko otsailean lehen leherketa iraultzailea gertatu zen, mentxebikeen zuzendaritzapean, Petrogrado hirian (San Petersburgo, garai hartan Errusiako hiriburua). Kerensky lehen ministro izendatu zuten, zeinek tsarra abdikatzera behartu zuen eta Errepublika aldarrikatu zuen. Herriari askatasunak eta eskubideak eman zituen eta sistema demokratiko bat ezarri zuen arren, Errusiak zeuzkan arazoak ez ziren konpondu.

Boterea
hartu ondoren, boltxebikeek eszena politikotik atera zituzten
gainontzeko alderdiak, lurrak, ondasunak eta ekoizpen baliabideak
kolektibizatu zituzten eta bakea sinatu zuten Alemaniarekin
(Brest-Litovsko ituna).
1922an
Sobietar Batasuna
sortu zen, errepublika federal sozialista, zeinek, berdintasunezko
kutsu batekin, Inperio zaharraren lurralde eta nazionalitateak
errusiar nagusigoaren azpian mantentzea zuen helburutzat.
Gerra
zibila
1917ko
urriko gertaera iraultzaileen ondoren, erregimen boltxebikearen
kontrakoak, errusiar zuriak, armatan altxatu ziren antzinako sistema
politikoa berrezartzeko asmoarekin.
-
Gerraren lehen faseetan, jeneral tsaristek zuzendutako eta Europako potentzien laguntza zuen ejertzito zuriak, (Ingalaterra, Frantzia eta Alemania) garaipen militar batzuk lortu zituen eta boltxebike kontrolpean zegoen lurraldea, Errusia europarraren erdigunera murriztu zuen.
-
Gerraren egoera hilabete gutxitan aldatu zen Liev Trotskik ejertzito Gorria antolatu ondoren. 1920aren bukaeran, ejertzito zuriek, fronte guztietan garaituak eta kanpoko laguntzak galdu zituztelarik, errendizioa sinatu zuten. Gudaroste boltxebikeek zuten motibazio handiagoa eta zuriak eta beren aliatuen arteko koordinazio-falta izan ziren gerraren emaitza honen arrazoiak.
Gatazkaren
ondorioz, Errusiak Finlandia,
Baltikoko errepublikak,
Polonia,
Moldavia
eta Karsen
gaineko kontrola galdu zuen, baina independentzia mantendu zuen
Estatu sozialista bezala. Bi urte geroago Sobietar
Errepublika Sozialisten Batasuna
sortuko zen.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)