Sorrera

Partaideak
Kirolarien artean ez zen emakumezkorik onartzen eta, emakumeren bat izatekotan, hil egiten zuten. "Parte hartzaileak gizonezkoa, heleniarra eta librea izan behar du: ez esklaborik ezta atzerritarrik ere ez da onartuko Joko Olinpikoetan". Horrela zioen parte hartzeari buruzko araudiak. Entrenamenduetara biluzik joan ez ezik, lehiaketetara ere biluzik joan behar ziren. Greziarrek gorputz biluzia ederra zela uste zuten eta barruko edertasuna islatzen omen zuen.
Joko
Olinpikoetan parte hartzeko betebehar nagusiak ondorengoak ziren:
greziarra izatea, librea, legezko semea eta legez aurkako ekintzarik
egin ez izana. Hasiera batean Peloponesoko biztanleek hartzen zuten
parte. Geroago beste greziar hirietako biztanleei uzten zitzaien
parte hartzen eta, XL. olinpiadatik aurrera, beste kolonietako
biztanleei parte hartzeko baimena eman zieten.
Lasterketak:
Estadioaren inguruan egiten ziren, norabide zuzena jarraituz. Lau
lasterketa mota zeuden: Abiadura proba, bi estadiaren proba: zelaia
zeharkatu behar zen joan-etorrian, 24 estadioaren lasterketa:
erresistentzia lasterketa zen eta 12 joan-etorri egiten ziren zelaian
eta hoplita lasterketa, korrikalariek bi edo lau zelaien distantzia
egiten zuten, armadura zeramatela.
Zaldi
probak: Zalditokian (hipodromoan) egiten ziren probak. Bi
motakoak izan zitezkeen: kuadriga lasterketak eta zaldi lasterketak.
Borrokak:
Borroka arloan hiru kirol mota zeuden: boxeoa, borroka eta
pankrazioa. Boxeoan borrokak hainbat "round"
zituen, baten bat lurrera erori arte. Borrokan, borrokalariek, zutik
eta esku biluziekin borrokatzen zuten. Pankrazioan, borroka maltzurra
zen, odolez beterikoa. Ez zegoen araurik, dena balio zuen.
Batzuetan, borrokalariren bat hilda suertatzen zen.
Pentathloia:
Bost probatan sailkatzen zen: Luzeera jauzia, disko jaurtiketa,
jabalina jaurtiketa, lasterketa eta borroka. Pentathloia kirol
konplexuena zen eta, beraz, irabazlea gizon eredugarritzat hartzen
zuten. Atletak eliminatzen joaten ziren azken biak borrokatu eta
bukatu arte.
Urteak
pasa ahala, Joko Olinpikoak garrantzi handia hartzen joan ziren. Ez
zuten sari materialik, ohorea eta ospea baizik. Objektu sinboliko bat
ematen zieten. Irabazleak, beren hirietara bueltatzerakoan heroitzat
hartzen ziren. Hasiera batean ez ziren atleta profesionalak.
Gehienak dirudun familietatik zetozen, baina bazeuden beste batzuk
gizarte maila apalekoak. Denboraren
poderioz, partaide ia guztiak profesional bihurtzen joan ziren.