martes, 29 de mayo de 2018

JOKO OLINPIKOAK

Sorrera

Lehendabiziko Joko Olinpikoak K.a. VIII. mendearen inguruan egin ziren eta sorrera Grezia klasikoan kokatzen da, Olinpia eskualdean. Hortik dator Joko Olinpiko edo Olinpiada izena. Sentsu erlijiosoa zuten, eta lau urtez behin jokatzen ziren Zeus jainkoaren omenez. Jokoan ziren bitartean, bestalde, gerrak albo batera uzten ziren. Bake honek sei hilabete irauten zituen, 3 jokoen aurretik eta 3 jokoen ondoren. Hiru aldiz apurtua izan zen bake sakratua. Arazo horri aurre egiteko, bakea errespetatzen ez zuten partaideak Joko Olinpikoetatik kanporatuak izaten ziren betiko. Greziako Estatu-Hiri guztietako (Atenas, Rodas, Esparta, Korinto, Tebas...) atletek hartzen zuten parte, eta irabazleak heroi bilakatzen ziren.

Partaideak

Kirolarien artean ez zen emakumezkorik onartzen eta, emakumeren bat izatekotan, hil egiten zuten. "Parte hartzaileak gizonezkoa, heleniarra eta librea izan behar du: ez esklaborik ezta atzerritarrik ere ez da onartuko Joko Olinpikoetan". Horrela zioen parte hartzeari buruzko araudiak. Entrenamenduetara biluzik joan ez ezik, lehiaketetara ere biluzik joan behar ziren.
Greziarrek gorputz biluzia ederra zela uste zuten eta barruko edertasuna islatzen omen zuen.

Joko Olinpikoetan parte hartzeko betebehar nagusiak ondorengoak ziren: greziarra izatea, librea, legezko semea eta legez aurkako ekintzarik egin ez izana. Hasiera batean Peloponesoko biztanleek hartzen zuten parte. Geroago beste greziar hirietako biztanleei uzten zitzaien parte hartzen eta, XL. olinpiadatik aurrera, beste kolonietako biztanleei parte hartzeko baimena eman zieten.

Probak

Lasterketak: Estadioaren inguruan egiten ziren, norabide zuzena jarraituz. Lau lasterketa mota zeuden: Abiadura proba, bi estadiaren proba: zelaia zeharkatu behar zen joan-etorrian, 24 estadioaren lasterketa: erresistentzia lasterketa zen eta 12 joan-etorri egiten ziren zelaian eta hoplita lasterketa, korrikalariek bi edo lau zelaien distantzia egiten zuten, armadura zeramatela.

Zaldi probak: Zalditokian (hipodromoan) egiten ziren probak. Bi motakoak izan zitezkeen: kuadriga lasterketak eta zaldi lasterketak.

Borrokak: Borroka arloan hiru kirol mota zeuden: boxeoa, borroka eta pankrazioa. Boxeoan borrokak hainbat "round" zituen, baten bat lurrera erori arte. Borrokan, borrokalariek, zutik eta esku biluziekin borrokatzen zuten. Pankrazioan, borroka maltzurra zen, odolez beterikoa. Ez zegoen araurik, dena balio zuen. Batzuetan, borrokalariren bat hilda suertatzen zen.

Pentathloia: Bost probatan sailkatzen zen: Luzeera jauzia, disko jaurtiketa, jabalina jaurtiketa, lasterketa eta borroka. Pentathloia kirol konplexuena zen eta, beraz, irabazlea gizon eredugarritzat hartzen zuten. Atletak eliminatzen joaten ziren azken biak borrokatu eta bukatu arte.

Urteak pasa ahala, Joko Olinpikoak garrantzi handia hartzen joan ziren. Ez zuten sari materialik, ohorea eta ospea baizik. Objektu sinboliko bat ematen zieten. Irabazleak, beren hirietara bueltatzerakoan heroitzat hartzen ziren. Hasiera batean ez ziren atleta profesionalak. Gehienak dirudun familietatik zetozen, baina bazeuden beste batzuk gizarte maila apalekoak. Denboraren poderioz, partaide ia guztiak profesional bihurtzen joan ziren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario